Adimen artifiziala eta automatizazioak, Gipuzkoako enpresa txikien neurrira
Zer hobetu nahiko zenuke zure enpresan?
Ikusi zer egin dezakezun AArekin eta automatizazioekin. Kontatu zeregin bat, ideia bat edo hobetu nahiko zenukeen zerbait. Ez duzu teknologiaz jakin beharrik hasteko.
Erantzunak AA batek sortzen ditu eta akatsak izan ditzakete. Elkarrizketa gordetzen da, jarraitu eta berrikusi ahal izateko. Nola tratatzen ditugu zure datuak
Hasteko
Dituzuen tresnekin, lan egiteko modu hobea.
ERP-a, posta elektronikoa, kalkulu-orriak eta erabiltzen dituzuen programak zuen enpresaren parte dira jada. Zuek nola lan egiten duzuen ezagutzen dugu. Horrela ikusten dugu zer aprobetxatu daitekeen hobeto, zer konektatu eta non lagun dezaketen AAk eta automatizazioek.
Sistemak eta prozesuak konektatu
Informazioak tresna batetik bestera egiten du bidea eta behar den lekuan dago, bikoiztu eta eskuz kopiatu beharrik gabe.
Lan errepikakorra murriztu
Zeregin errepikakorrak automatizatu eta informazioa prestatu, taldeak arreta gehiago eman diezaien bezeroei eta lana hobetzeari.
Egin dezakezuena zabaldu
Zuen datuak eta ezagutza aprobetxatu, hobeto erabakitzeko, zerbitzuak hobetzeko eta jarduera berriei ekiteko.
ERALDATU gara.
Gipuzkoako enpresa txikiei laguntzen diegu AA eta automatizazioak beren eguneroko lanean txertatzen.
Zuek nola lan egiten duzuen eta zer lortu nahi duzuen ulertzetik hasten gara. Hobekuntza prozesu jarraitutzat dugu, ez proiektu puntualtzat: irismena eta jarraipena kasu bakoitzean adosten ditugu.
Ezagutu ERALDATUElkarrekin aztertuko dugu?
Lehen bilera doakoa, 90 minutukoa, zuen enpresa ezagutzeko, prozesuak aztertzeko eta hobetzeko aukerak bilatzeko.