Gu

Irtenbidea entregatzean ez da lana amaitzen.

Tresna berri bat. Aho zabalik uzten zaituen erakustaldia. Aukera ugari. Baina gero, eguneroko lanean erabili behar da.

Erabiliko duten pertsonak. Beti aurreikusi bezala joaten ez diren prozesuak. Falta den informazioa. Eta aldatuz doazen beharrak.

Hor egon nahi dugu guk.

ERALDATUn arazoa ulertu, irtenbidea garatu eta zuen ondoan jarraitzen dugu, nola dabilen ikusteko eta hobetzeko. Adimen artifiziala eta automatizazioak txertatzea ez baita teknologia entregatzea, eguneroko lanean benetan baliagarria izatea lortzea baizik.

Lehenik, zuen enpresa. Gero, teknologia.

Ez gara aurrez aukeratutako irtenbide batekin etortzen, non sartu asmatzeko.

Zuen lan egiteko modua ezagutzea da lehen urratsa: prozesuak, parte hartzen duten pertsonak, erabiltzen dituzuen tresnak eta lortu nahi duzuena.

Batzuetan, ERP-a hobeto aprobetxatzea izango da egokiena. Beste batzuetan, sistemak konektatzea, zereginak automatizatzea edo behar jakin bati erantzuteko zerbait garatzea.

Kontua ez da AA erabiltzea erabiltzeagatik. Benetan lagunduko dizuena aukeratzea da, eta zuen eguneroko lanean ondo txertatzea.

Garatzea lanaren zati bat da. Zuen ondoan egotea, bestea.

Ez dugu nahi tresna bat esku artean izatea eta nola aprobetxatu ez jakitea. Ezta, bide desberdin batetik bada ere, betiko lan bera egiten jarraitu behar izatea ere.

Horregatik, gure lana ez da irtenbidea martxan jartzean amaitzen. Taldeari erabiltzen laguntzen diogu, zer aldatzen ari den aztertzen dugu eta behar diren egokitzapenak egiten ditugu, adostutako jarraipenaren barruan.

Teknologia garrantzitsua da. Erabiltzen duten pertsonak eta beste aldean daudenak ere bai.

Horrela egiten dugu lan

  1. Egoera ulertu eta lehentasunak zehaztu

    Zuen egoera ezagutu eta zer hobetzea merezi duen zehazten dugu. Zuekin adosten dugu zer lortu nahi dugun eta nola egiaztatuko dugun irtenbidea lagungarria izaten ari den.

  2. Garatu eta martxan jarri

    Irtenbidea garatu eta zuen lan egiteko moduan txertatzen dugu. Ondo dabilena aprobetxatzen dugu, eta erabiliko duten pertsonei laguntzen diegu.

  3. Neurtu eta hobetu

    Eguneroko lanean nola dabilen aztertzen dugu, emaitzak adostutako helburuarekin alderatu eta behar dena egokitzen dugu. Hasieratik adosten dugu lanari nola emango diogun jarraipena.

ERALDATU gara.

Legorretan kokatutako kooperatiba gara. ERALDATU 2025ean sortu zen, Gipuzkoako enpresa txiki eta ertainei adimen artifiziala eta automatizazioak eguneroko lanean txertatzen laguntzeko. 2023tik adimen artifizialaren eta automatizazioen arloan ari gara lanean.

Gertuko eta epe luzeko lan-harremana bilatzen dugu: zuen enpresa ezagutzea, behar duzuena zentzuz garatzea eta zuekin batera hobetzen jarraitzea.

Hasteko, hitz egin dezagun.

Lehen bilera doakoa da eta 90 minutu irauten du. Zuen enpresa ezagutu, prozesuak aztertu eta zer hobetu daitekeen ikusiko dugu.

Nahi baduzue, kontatu zer aldatu nahiko zenuketen.