Adimen artifiziala eta automatizazioak, Gipuzkoako enpresa txiki eta ertainen neurrira

Zer erraztu nahiko zenukete zuen lanean?

Datu berak behin eta berriz sartzen dituzue? Informazioa bilatzen denbora gehiegi galtzen duzue? Aurrekontuak pilatzen zaizkizue? Kontatu Mirentxuri. Zer alda dezakezuen, adimen artifizialak edo automatizazioek nola lagun dezaketen eta horretarako zer beharko zenuketen azaltzen lagunduko dizu.

Erantzunak adimen artifizial batek sortzen ditu, eta akatsak izan ditzakete. Elkarrizketa gorde egiten da, gero harekin jarraitu eta berrikusi ahal izateko. Zer egiten dugu zure datuekin?

Hasteko ideia batzuk

Hauetako zerbait gertatzen zaizue?

Batzuetan lan errepikakor bat arindu nahi dugu. Besteetan, erabaki bat hartzeko informazioa behar dugu. Adibide hauetan ikus dezakezu Mirentxuk nola lagun diezazukeen.

Galdera

Diru gehiegi dugu biltegiko izakinetan, baina gutxiago erosiz gero produkturik gabe geratzeko beldur gara.

Mirentxuren erantzuna

Biltegian gutxiago edukitzea eta produkturik gabe ez geratzea batera landu behar dira. Lehenik, salmenten datuak, egungo izakinak, jaso gabe dauden eskaerak eta hornitzaileen benetako entrega-epeak bildu beharko zenituzkete. Ahal dela, urtebete baino gehiagoko salmentak, urte-sasoiaren eragina ikusteko. Hortik, produktu bakoitzetik zenbat beharko duzuen eta noiz eskatu kalkula daiteke, gutxieneko izakinak, erosketa-loteak eta iraungitze-datak kontuan hartuta. Produktu multzo batekin hasi, eta aste batzuetan proposamena zuek erosiko zenuketenarekin alderatzea komeni da, kalkulua egokitzeko. Gero, ERPko datuekin automatikoki eguneratu daiteke. Taldeak erosketa-proposamena berrikusiko luke eskaera egin aurretik.

Aukerak azaltzeko sortutako adibideak dira, ez benetako kasuak. Enpresa bakoitzean prozesuak, datuak eta tresnak aztertu behar dira irtenbidea zehazteko.

Mirentxuri buruz jakin beharrekoak.

Mirentxuk zer egiten du? Eta zuek?

Mirentxuk aukerak azaltzen eta zuen egoerari nola heldu ikusten laguntzen dizu. Praktikara eraman nahi baduzu, ERALDATUko taldeak kasua aztertu, zer egingo den zehaztu eta irtenbidea garatzen du. Mirentxuk ez du bere kabuz aldaketarik egiten zuen tresnetan.

Ez dakit zer automatizatu. Hitz egin dezakegu hala ere?

Bai. Kontatu denbora kentzen dizuen lan bat, maiz gertatzen den arazo bat edo egin nahiko zenuketen zerbait. Ez duzu irtenbidea aurrez jakin behar. Mirentxuk aukerak aztertzen eta hurrengo urratserako zer informazio falta den ikusten lagunduko dizu.

Nire datuak eman behar al ditut Mirentxuri galdetzeko?

Ez duzu harremanetarako daturik eman behar Mirentxuri galdetzeko. Taldearekin jarraitu nahi baduzu, horretarako eman ahal izango dizkiguzu. Elkarrizketa gorde egiten da, txateko pribatutasun-informazioan azaltzen den moduan.

Ideiatik praktikara pasatu nahi duzu?

Mirentxurekin aukerak azter ditzakezu. Aurrera egiteko, gure taldearekin hitz egin: kasua aztertu, zer lan egingo dugun adostu eta irtenbidea garatuko dugu. Martxan jarri ondoren ere, zuekin hobetzen jarraitzeko.

Mezu bat duzu bidali gabe

Elkarrizketa berrira eraman nahi duzu, ala baztertu?

Mezu bat idatzita daukazu

Adibideko testua jarri nahi duzu haren ordez, ala zurea utzi?